Eusko Jaurlaritzako 1:5.000 Datu-Base Topografiko Bateratua. DTB
Datuak deskargatu
- Deskarga 1:5.000 Formatu honetan: SHP - 1:5.000
- Deskarga 1:100.000 Formatu honetan: SHP - 1:100.000
- Deskarga 1:200.000 Formatu honetan: SHP - 1:200.000
- Deskarga 1:400.000 Formatu honetan: SHP - 1:400.000
- Deskarga 1.000.000 Formatu honetan: SHP - 1.000.000
- WMS
Erlazioa duten dokumentuak
Xehetasunak
Metadatuak: RDF
-
Datuen iturria
-
MotaGeografia Datuak
- Gaia
-
Etiketak
-
Lizentzia
-
Sortze-data2022/03/22
-
Eguneratze-data2022/03/22
-
Datuen hasiera-data2010/12/31
-
Datuen amaiera-data2021/12/31
Deskribapena
Eusko Jaurlaritzako Datu-Base Topografiko Bateratua (DTB) izaera topografikoko datu bektorialen multzo bat da. EAEan, FFAAetako 1:5000 base topografikoen bateratzeagatik sortzen da. Modelo berri horrek, elkarreragingarritasun eta informazio geografikoaren hartu-emana ahalbidetuko du Autonomia-Erkidego (AAEE), Foru Aldundi (FFAA) edo Estatuko Administrazio Orokorraren artean (EAO). Base topografiko bektorialak hurrengo gaiak jasotzen ditu: erreferentzia-puntuak, izen geografikoak, garraioak, hidrografia, erliebea, lurrazaleko estalkia, eraikinak, zerbitzu eta instalazioak eta toponimia.
LEINUA: Eusko Jaurlaritzako DTBaren helburua Euskal Autonomi Elkartea osatzen duten hiru Lurralde Historikoetako kartografiaren bateratze eta eguneratzea da. Horren emaitza 1:5000 eskalako 2D kartografia bektorial jarraia eta bateratua da. Bateratutako datuen jatorria hurrengoa izan zen: 1. Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako 1:5000 kartografia bektoriala (2006-2008 urteetakoak) eraikin gaietarako eta garraio-sarerako. 2. 2008ko LIDAR hegaldia, 2puntu/m2-ko dentsitatekoa, erliebe eta hidrologiarako. 3. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Izendegia izen geografikoentzako. 4.Zerbitzu eta instalazioentzako erabili zen informazioa hirigintza-plangintzako ekonomi jardueren geruza, EUSTATen adiera geruza, Hizkuntza Politikako izendegia eta OPENDATA Euskadi atariko ikastetxeak. 5.Eraikinak Foru-Aldundien Katastroetako hiri-lurzatiaren lerroaren arabera banatu dira. DTBaren lehenengo edizioa egin zenetik, garraio-sarea, eraikinak eta eraikitako elementuak urtero eguneratzen dira urte bakoitzeko ortoargazkiarekin. Erliebe eta hidrologia EAEko metro 1eko LEDean aldaketak daudenean eguneratzen dira. Nabarmenenak 2012ko LIDAR hegalditik sortutako LEDa, 2013ko LEDa -ibaien batimetria jasotzen zuena- eta 2016ko LEDa, 17 urtegiren batimetriak gehitzen dituena. Izen geografikoen kartografia urtero eguneratzen da Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Izendegiarekin. 1:100.000 kartografia bektoriala, hasiera batean, DTB5 (Datu-Base Topografiko Bateratua 1:5000) oinarritzat hartuz sortu zen, orokortze prozesuen bitartez. 1:200.000 kartografia bektoriala, hasiera batean, DTB100(Datu-Base Topografiko Bateratua 1:100.000) oinarritzat hartuz sortu zen, orokortze prozesuen bitartez. 1:400.000 kartografia bektoriala, hasiera batean, DTB200(Datu-Base Topografiko Bateratua 1:200.000) oinarritzat hartuz sortu zen, orokortze prozesuen bitartez. 1:1.000.000 kartografia bektoriala, hasiera batean, DTB400(Datu-Base Topografiko Bateratua 1:400.000) oinarritzat hartuz sortu zen, orokortze prozesuen bitartez.
Emaiguzu zure iritzia
Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.